Elgeta osorako wi-fi sarea errealitate bihur daiteke

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko abenduaren 14a

GipuzkoaShare-ko kide batek proiektua aurkeztuko du Elgetan eguaztenean.

Udalak herri osorako wi-fi sarea sortzeko aukera ikusten du. Guifi.net proiektuko kide GipuzkoaShare-k egingo luke hedapena. Proiektuak 7.260 euroko inbertsioa dakar: Udalak 2.294 euro ipiniko lituzke, Gipuzkoako Foru Aldundiak 4.966 euroko dirulaguntza ematen baitu.

Egitasmoa zein den azaltzeko eta herritarren artean sor daitezkeen zalantzei erantzuna emateko, GipuzkoaShare-ko kide bat Elgetan izango da eguaztenean, hilak 19. Batzar informatzailea deitu dute 19:00etarako, udaletxean.

Kostua herritarrendako

Internet konexio horretara heltzeko atari bakoitzak 350 euro inguruko kostua duen gailu bat ipini beharko luke antena kolektiboan. Gero, konexioa eskaintzen duen agentearekin hitzartu beharko litzateke Interneterako konexio kuota. "Asmoa da kuota soziala izatea", adierazten dute bultzatzaileek; "hilean 10 euro baino gutxiago".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak