60 bat lagun jeltzaleek hondakinen gainean egindako hitzaldian

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko urriaren 17a

Iritzi trukaketa sutsuak eman ziren hitzaldiaren amaieran.

Hauteskunde kanpainaren barruan hondakinen inguruko hitzaldia egin zuen atzo, martitzena, EAJ-k Elgetan. Karlos Ormazabal ingurumen diputatu ohiak "Atez atekoa zergatik ez, bosgarren edukiontzia zergatik bai" izenburupean ordubete pasatxoko hitzaldia egin zuen.

Hondakinen kudeaketaren gaiak interesa pizten du Elgetan, eta argi ikusi zen hori atzoko hitzaldia; 60 bat lagun elkartu ziren kafe antzokian tartean Oxel Erostarbe alkatea, Elgetako Bilduko Janire Lazkano zinegotzia, edo Elgeta zero zabor taldeko hainbat kide.

Iritzi trukaketa sutsuak

Ormazabalek hiri-hondakinen kudeaketarako EAJ-k egiten duen proposamena aurkeztu zuen, gehienbat bilketa edukiontzien bitartez egitea eta amaiera prozesurako errauste-sistema. Atez ateko bilketa sistemari ikusten dizkioten gabeziak ere azpimarratu zituen.

Hitzaldiaren amaieran herritar batek baino gehiagok hartu zuen hitza. Nabaria izan zen Elgetako udalean ordezkaritza duten alderdi politikoak udazken honetan abiatuko dutela gaiaren inguruko hausnarketa prozesua. Iritzi trukaketa sutsuak eman ziren saioaren amaieran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak