Elgeta zero zabor taldeak herritarrak zoriondu ditu

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko uztailaren 5a

Herri egunean platera eta edalontzi berrerabilgarriak erabili ziren; herritarren jarrera baikorra eskertu dute.

Elgeta Zero Zabor taldeak Herri Eguneko bazkarian herritarrek izandako jarrera baikorra eskertu eta zoriondu nahi izan du. "Udalaren onarpenarekin eta laguntzarekin Elgetako Zero Zabor taldekook kudeatu genuen edalontzi eta plater berrerabilgarrien sistema. Bazkal ondoren, herritarrek hondakin guztiak sailkatu zituzten, eta ontzitegia, berriz ere, erabiltzeko prest utzi zuten", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak