"Gure herriko hondakinen kudeaketarekin arduratuta, arazoaren inguruan kezkatuta eta kontzientziatuta, zenbait herritarrek deialdi ireki bat antolatu dugu, proposamenak entzun eta irtenbideak bilatuko dituen talde bat sortzeko asmoarekin", adierazi dute deitzaileek.
Denon partaidetza garantzitsua dela diote deitzaileek. Hala, deialdi irekia egin dute maiatzaren 25ean, barikua, 19:00etan, kultura etxean egingo den batzarrean parte hartzeko.