Elgetako udalak jakinarazi duenez hurrengo egunetan hasiko dira herriguneko edukiontziak aldatzen. Herritarrak edukiontzia ukitu gabe hondakinak bota ahal izateko pedala daukaten edukiontziak ipiniko dituzte.
Zaborra biltzeko egun aldaketa
Edukiontzi berriak jartzen dituztenean, baina, bilketa egunak aldatuko egingo dira. Gaur egun mankomunitatearen kamioiak martitzenetan, eguenetan eta domeketan pasatzen dira. Bada, edukiontzi berriak ipini eta gero astelehenetan, eguaztenetan eta barikutan pasako dira.
Gogoratu komeni dela zaborra hiru egun horietan ateratzea, 20:00etatik 22:00etara bitartean.