Herritarrek ez ezik, Elgetako Udalak eta Intxorta 1937 kultur elkarteak ere haserrea erakutsi dute. Hori plazaratzeko eguerdian prentsaurrekoa egin dute. Oxel Erostarbe, elgetako alkateak probokaziotzat jo ditu gaur egin dituzten maniobra. Horrez gain, Udalak militarrak Elgetara etortzeko agindua nork eman behar duen jakin nahi duela adierazi du.
Elgetako Udalak Espainiako gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaritzara hiru aldiz deitu du, baina ezin izan dute arduradun batekin hitz egin, eta Espainiako gobernuko buru den Mariano Raxoiri duela 75 urte egindako kalteagatik Elgetako herriari barkamena eskatzeko exijitu dio. Era berean, Durangaldeko eta Gernikako herriei elkartasuna adierazi die.
Intxorta 1937 kultur elkarteak errespetu faltatzat jo ditu Espainiako militarren maniobrak.
Elkarretaratzea
Elgetako Udalak eta Intxorta 1937 kultur elkarteak bihar arratsalderako elkarretaratzea deitu dute. Hitzordua 20:00etan Elgetako plazan izango da Egia, justizia, kalte-ordaina, zauriak ixteko eta askatasunez betetzeko lemapean.