Oihana Kortazar elgetarra Espainiako Kopako txapeldun

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko irailaren 5a

Mendiko lasterketen Espainiako Kopa irabazi du Oihana Kortazarrek. Atzo jokatu zen Kopako azken lasterketa Galiziako Ribeira Sacran, Canon do Sileko bosgarren edizioa, hain justu ere. Kortazar izan zen garaile eta baita Espainiako txapelduna ere. Luis Alberto Hernando aragoiarrak irabazi du gizonezkoetan.

Asteburuko kirol kronikak

Euripean jokatu zen Canon do Sileko lasterketa, Ribeira Sacrako (Ourense) paraje ederretan. 32,2 kilometroko ibilbidea eta 2.220 metroko desnibelak. Kortazar, hasieratik jarri zen lasterketaren buruan, baina gogor ekin behar izan zion gertu gertuan izan zuen-eta Blanca Serrano andaluziarra. Helmugan, 42 segundo atera zizkio elgetarrak andaluziarrari.

Oihana Kortazarrek aurten jokatu diren lau karrerak irabazi ditu eta, ondorioz, Espainiako txapelduna da, lehen aldiz. Urriaren 9an, taldekako Espainiako lasterketa jokatuko da Gasteizen. Kortazarrek Euskadirekin egingo du lasterka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak