Andoni Azkargorta Aloñako entrenatzailea pozik gelditu zen denboraldi aurreko azkenengo partiduaren garaipenaren ostean: "Helburuak landuta gelditu dira; joko ona eta talde intentsoa erakutsi ditugu". Eta Liga hasteko prest daudela gaineratu digu. Datorren egubakoitzean izango dute lehenengo partidua Donostian Rotetaren aurka, arratsaldeko 17:00etan.