Lasterketa arraroa izan da, izan ere, eguraldiak proba osoa baldintzatu du. Ekaitz arrisku handiagatik antolatzaileek elitekoendako ez den ibilbidea jartzea erabaki dute elitekoendako ere. Hau da, 42 kilometro eta 2.970 metroko desnibela beharrean 21 kilometro eta 1.300 metroko desnibela gainditu behar izan dute korrikalariek.
Horrek batzuei mesede egin die eta beste batzuei kalte; hori bai, asmoa da datorren urtean munduko txapelketa bertan egitea eta guarkoa ez da izan, hain zuzen ere, entsegurik onena.
21 kilometro, baina gogorra
Hala ere, proba gogorra izan dela dio Kortazarrek: "Motzagoa izan arren oso aldapa gogorrak aurki zitezkeen. Zortzi kilometro egin ditugu gora eta 13 behera; jaitsiera teknikoa zen". Nagusitasunez irabazi du proba: "Hasieratik aurrean joan naiz eta bigarren egin duen Blanca Serranori lau minutura sartu dizkiot tontorrean eta bi minutu helmugan", azaldu du atleta elgetarrak.
Atleta elgetarrak bi ordu eta bederatzi minutu behar izan ditu proba gauzatzeko. Amaitzeko, gaineratu du ibilbidea moldatzea ezinbestekoa izan dela: "Ez zegoen besterik. 2.900 metroko mendi batera igo behar ginen, ezkututako bailara baten. Han ekaitzak harrapatuz gero... oso arriskutsua zen".