Uraren erabilerari buruz hainbat eskaera egin dizkiote eskolako umeek alkateari

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko mai. 22a, 19:23
Aste Berdearen barruan, Elgetako eskola umeek hainbat eskaera, proposamen eta kezka plazaratu dizkiete Oxel Erostarbe alkateari eta hezkuntza batzordeko burua den Rebeka Uberari. Konpromisoak ere hartu dituzte gazteek.

Elgetako eskola umeek inguruneaz kezkatuta daude eta Tokiko Agenda 21 programaren barruan landutako gaiak azaldu diekiete udal ordezkariei. "Uraren erabileraren diagnostikoa gauzatu dugu", adierazi dute udaletxeko pleno aretoan egindako saioan. "Urari ematen zaion trataera ere aztertu dugu bai ikastetxe barruan zein herri mailan".

Udalari zuzendutako proposamenak

Herriko txorrotetan ura aurrezteko tresnak jartzea eskatu diote Oxel Erostarbe alkateari. Gainera, komuneko zisternak bi botoiekin jartzea eta eskolako iturri guztiak berrikustea batzuk ur emari gehiegi dutelako eta beste batzuk itogina. Bestalde, iturri batek itogina badu lehenbailehen konpontzea eskatu diote alkateari.

    Alkateak erantzun die herriko iturriak konpontzeko konpromisoa hartzen duela. Eskaera bat ere luzatu die, ordea. Iturriak ondo erabiltzeko. Udalarenak diren eraikin guztietako txorrotetan, bestalde, ur kontsumoa murrizten duten erreduktoreak edo difusoreak ipiniko dituztela agindu die alkateak.

Umeek hartutako konpromisoak

Ur kontsumoari dagokionez zortzi konpromiso hartu dituzte eskola umeek.

1. bainatu beharrean dutxatu egingo dira.

2. garbigailua arropaz beteta dagoenean jarriko dute, ez erdi hutsik.

3. Iturri batek ur itoginik badu norbaiti esango diote, eta zabalik badago itxi.

4. Komuneko zisternak botoi bakarra badu, ur botila jarriko dute barruan ur gutxiago gastatzeko.

5. haginak, eskuak, ilea... garbitzen ari direnean xaboia eman ondoren, iturria itxiko dute.

6. iturrietan ura aurrezteko tresna jarriko dute.

7. Autoa garbitu behar dutenean garbigailu berezietara eramango dute. Ez dute mangeraz garbituko.

8. Ez dute komunetik gauzarik botako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak