Euskara plana aplikatzen hasteko garaia da orain

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko urt. 12a, 15:22
Udalaren barne erabilera hartzen du aintzak abenduaren 23an udalbatzak aho batez onartutako Euskara planak; udal langileen egunerokoan izango du eragin handiena.

Udaletxean ordezkaritza duten alderdi politiko guztien oniritzia izateak, eta udal langileek planarekiko erakutsitako interesa kontuan hartuta euskara zinegotzi Ana Gillegik espero du onartu berria den Euskara planak bultzada handia hartzea. "Azken hiru urteotan asko ari gara euskaraz lanean", adierazi du Gillegik," eta Uemak egindako neurketak jasotzen du maila dezenteko ona dagoela uneotan udaletxean".
     Planak egiten dituen gomendioak aplikatzen hasteko garaia da orain. Hiru urteko epea dute horretarako udaletxean. "Lehentasunak finkatu barik daude oraindik, baina pentsatzen dut lehenengo pausoa herritarrek betetzen dituzten eskaera orriak egokitzea izango dela". Juan Ramon Irazabalen hitzak dira. Berak artatzen ditu herritarrak udaletxean. "Desagertu egingo dira gaztelera hutsean dauden formularioak, eta euskara hutsean zein elebitan erabiliko ditugu aurrerantzean".

Gazteen erdararako joera

"Barrukoa egin ostean, Euskara plana herrira begira lantzen hasi beharko dugu", esan du Gillegik. Euskara zinegotzia kezkatuta dago gazteen artean sumatzen duen erdararako joerarekin. "Eskolan ere kezka berdina dute, eta zerbait egin beharra dagoela uste dugu. Uemari egin behar diodan hurrengo proposamena da gazteen artean azterketa txiki bat  egitea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak