Jazinto Rivas 'Elgeta' trikitilariaren gaineko hitzaldia egin zen atzo, Donostian

iban arantzabal 2006ko ira. 6a, 12:28
Euskalduna izatea zer den argi asko erautsi zuela Jazinto Rivasek aipatu zuen Goenaga soinu jotzaileak. Estereotipoak apurtu zituen Elgetak eta horren berri eman zuen atzo Iker Goenagak pieza eta berba artean.

Hitzaldian:

  • Donostiako Liburutei Nagusiko sotoan izan zen hitzaldia eta kalejira batekin hasi zuen hitzaldia, Elgetak egingo lukeen moduan.
  • Duela 50 urte hil zen Elgeta eta hark trikitiaren bidea zabaldu zuela esan zuen Goenagak: Hil zenean ez genuen haren argazkirik, diskorik, edo biografiarik. Sakabik, Auntxak, Martinek edo Lajak berak bazituzten diskoak, baina Elgetak ez.
  • Goenagak, lehen aldiz Elgetaren pieza bat entzutean arrituta geratu zen: han baziren sekulako tonu aldaketak, parte instrumental desberdinak, bost edo sei kopla doinu desberdin... Nire aitak eta haren belaunaldiak miresten zuten gizonak bazuela zerbait harrigarria konturatu nintzen berehala. Aparta zen Elgeta erromeriarako.
  • Elgeta nola integratu zen euskal gizartean, harrigarria da Goenagarentzat. Elgetaren figurak erakusten du argi asko euskalduna izatea zer den. Familia kanpotarra izanagatik, berak euskara ikasi zuen, eta ez hori bakarrik, euskal kulturaren barruan, trikitian ekarpen handiena egin zuen.
  • Gerra aurretik herri txiki kontserbadoretan mugitu zen Elgeta. Gero Eibarrera, giro sozialistago batera, giro industrialago batera. Jazinto Rivas, sozialista da, balore ezkertiarrak defendatzen ditu eta fedegabea da. Antiklerala zen, eta gainera gerrara boluntario joan zen gorriekin. Pertsonaia atipikoa zen; ezagutzen ditugun trikitilari zaharren estereotipo guztiak apurtu zituen. Baserritar munduko balioreekin kontrajarriak dagoen ildoan aritu zen.
  • Soinu txikiaren funtzio soziala azaldu zuen Goenagak eta Elgetaren izatearekin lotu. Dantzarako funtzioa zuen, bikoteak sortzeko, festarako aukera zen azken batean herri txikitan. Errepertorio berria sortu behar zen eta halaxe egin zuen Elgetak. Eibarko musika bandako zuzendariari pieza berriak erakusteko ordaindu baitzion sarritan.

Testua, Berriako Xabier Martinen artikulutik atera dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak