EITBk kaleratutako inkesten arabera PPk irabaziko ditu Espainiako Kongresurako hauteskundeak, eta 131 eta 136 eserleku artean lortuko lituzke. Voxekin batera –44 eta 48 eserleku artean– gehiengo osoa lortzetik gertu egongo lirateke popularrak.
PSOEk 119 eta 124 eserleku artean lortuko lituzke inkesten arabera eta Fronte Zabalak 11-11 eserleku artean.
Euskal Herrian
EAEn EH Bildu izango litzateke alderdirik bozkatuena botoen %29,9arekin eta 5 eta 7 eserleku artean lortuko lituzke. PSOEk oso gertutik jarraituko lioke, botoen % 27,0 eskuratuta (6-7 eserleku) eta EAJk botoen % 16,4 lortuko lituzke (2-4 eserleku). PPk botoen % 14,6a lortuko luke eta 2-3 eserleku lortuko lituzke. Vox, botoen % 3,8arekin eserlekurik gabe geratuko litzateke.
Nafarroan, PSOE izango litzateke alderdirik bozkatuena botoen % 29,7arekin, eta UPN-PP alderdiek botoen % 28,1a lortuko lukete. Hirugarren indarra EH Bildu izango da inkesten arabera botoen % 20,2arekin. Vox boten % 9,9rekin geratuko litzateke.
Hori diote inkestek, eta emaitzak zeintzuk izango diren ikusteko dago. Gaur 21:00etatik aurrera emango ditu GOIENAk datuak, jaso ahala, HEMEN. Debagoieneko datuak, herririk herri, euskal lurraldeetakoak eta Espainia osokoak.