Parte-hartzea nabarmen hazi da Debagoienean; herri gehienetan, 20 puntutik gora

Idoia Aranbarri Arzuaga

18:00etan argitaratu dituzte arratsaldeko parte-hartze datuak, eta iturri ofizialen arabera, parte-hartzeak, oro har, gora egin du 2023ko hauteskundeekin alderatuta. Debagoienean ere hazi egin da; Antzuolan, Aramaion, Arrasaten, Elgetan eta Gatzagan, esaterako, 20 puntutik gora; Gipuzkoan, berriz %68,95ek; aurreko aldian baino 16,13 puntu gehiago, Espainian, %68,15ek.

Debagoieneko parte-hartze datuak 18:00etan eta 2023ko uztailean egindako hauteskundeetako datuekiko aldea:

  • Antzuola: %73,43 (+21,97)
  • Aramaio: %70,09 (+23,92)
  • Aretxabaleta: %69,22 (+8,95)
  • Arrasate: %67,31 (+21,46)
  • Bergara: %74,16 (+12,86)
  • Elgeta: %72,35 (+21,42)
  • Eskoriatza: %67,37 (+16,80)
  • Leintz Gatzaga: %72,72 (+25,77)
  • Oñati: %72,14 (+19,83)

Lurraldekako datuak:

  • Gipuzkoa: %68,95 (+16,13)
  • Bizkaia: %70,11 (+16,73)
  • Araba: %67,51 (+19,35)
  • Nafarroa: %68,06 (+16,30)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak