Pozik jasotako sariarekin?
Oso pozik jaso dut saria. Egia esan, ez nuen espero, eta sorpresa bat izan da.
Normalean parte-hartzen duzu Goienakideren zozketetan? Zertan?
Tarteka hartzen dut parte Realeko sarreren, Errigorako saskien eta interesatzen zaizkidan Seminarixoko eta Amaia Antzokiko emanaldien sarreren zozketetan, besteak beste.
Irabazi izan duzu aurretik beste sariren bat? Hala bada, zer?
Ez da Goienakide izateagatik sari bat jasotzen dudan lehenengo aldia. Duela 10 urte inguru, Larrinetxe jatetxean bazkari bat irabazi nuen.
Noiztik eta zergatik zara Goienakide?
Hasieratik naiz Goienakide, inguruan gertatzen dena jakitea interesgarria delako. Gainera, oso erosoa da dena mugikorrean izatea, Kidetza Digitala daukat eta.
Animatuko zenituztke debagoiendarrak Goienakide egitera?
Bai! Lagunei kide egitea gomendatzen diet, bailaran astero gertatzen dena ikusteko. Eta euskara ikasteko bide bat ere izan daitekeela uste dut.