Debagoieneko herritarrengana gehiago hurbiltzeko eta gure komunitatea sendotzeko abian jarritako promozioa azken txanpan sartu da. Abenduaren 16an amaituko da Goienakide egiteko promozio berezia. Epe horren barruan izena ematen duten kide berriek 2026ko azken asteak Doan izango dituzte, 2027ko urteko kuota ordainduta.
Goienakide izatea Goiena proiektua eta euskara babestea da, zero kilometroko informazioa eta euskararen erabilera sustatuz. Goiena proiektua gure komunitatearen babesari eta konpromisoari esker da posible. Goienakide eginez, Debagoienean euskarazko gertuko eta kalitatezko informazioa bermatzen laguntzen duzu. Horretarako, hiru kidetza mota daude aukeran: Kidetza Digitala –38 euro urtean–; Kidetza Pertsonala –68 euro urtean–; eta Etxeko Kidetza –106 euro urtean–. Kidetza bakoitzak eskaintzen dituen aukeren inguruko xehetasunak ezagutzeko eta izena emateko, hemen dago informazioa.
Horrez gain, 943 25 05 05 telefono zenbakira deitu edo goienakide@goiena.eus helbidera jo daiteke. Goiena aplikazioa ere deskargatu daiteke mugikorrean, informazioa eskura izateko.