Urriaren 19an jarri zuten martxan txertaketa kanpaina, eta herritarren erantzunarekin pozik daude osasun-etxeko kideak. Gaur hitzordurik gabe txertoa hartzea nahi dutenentzat, kanpo-kontsulten eraikineko beheko solairuan dago txertaketa-gunea; 14:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Gripearen aurkako txertoa, COVID-19aren aurkakoa edo biak batera hartzeko aukera dago. Hitzordurik gabeko txertaketa amaitu arren, txertoa hartzeko aukera ez da bukatuko. Aurrerantzean ere jarri ahal izango da, osasun-etxean hitzordua eskatuta, Osakidetzaren webgunearen bidez edo 900 20 30 50 telefono-zenbakira deituta.