Felipe VI.aren bisita salatzeko mobilizazioak egingo dituzte

Eneko Azurmendi Barrena

Felipe VI.a, kongresu batean. (Argazkia: Flickr).

Bihar, martitzena, Debagoienera egingo du bisita Espainiako Erregeak. Hori salatzeko, Debagoieneko Ernaik eta GKSk mobilizazioak deitu dituzte, Arrasaten eta Aretxabaletan, hurrenez hurren.

Debagoieneko Ernaik Arrasateko plazan egingo du elkarretaratzea bihar, martitzena, 19:00etan. "Gu ez gara espainiarrak eta ez dugu erregerik onartzen. Independentziaren zein antifaxismoaren aldarriz beteko ditugu Arrasateko kaleak. Gurea euskal errepublika da, eta horregatik argi utziko dugu hemen, Euskal Herrian, ez direla ongi etorriak", azaldu dute.

Debagoieneko GKSk, aldiz, Aretxabaletako plazan elkartzeko dei egin du, "erregearen presentzia salatzeko". Bihar 18:30ean izango da hori. "Erregearen zuriketarik ez! Mondragon taldea erantzule", nabarmendu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak