Espainiako Errege Felipe VI.ak Mondragon Taldearen Aretxabaletako egoitza nagusia bisitatuko du martitzen arratsaldean. Otalorako harreraren ostean, industria-produkzioan espezializatutako korporazioaren lantegietako bat erakutsiko diote. Felipe VI.a Gasteizen ere izango da, 2026ko Ikerketa Sari Nazionalak banatzeko ekitaldian.
22 urteren ostean
Laster beteko dira 22 urte Espainiako aurreko Errege-Erreginak –Juan Carlos Borbon eta Sofia– Debagoienean izan zirela. Arrasaten izan ziren. Garaia Ikerkuntza gunea izango zenaren lehen harria jartzera eta Fagor Etxetresnen Garagartzako lantegi berriaren inaugurazio ekitaldira etorri ziren, 2004ko abenduaren 9an.
Eztabaida eta kontrakotasun handiak sortu zituen orduan Espainiako Errege-Erreginen bisitak. Mondragon Taldeak, Fagor Etxetresnei bultzada emateko eta Espainiako merkatuan hobeto kokatzeko bultzada moduan planteatu zuen Espainiako Estatu buruaren bisita.
Ordukoak ekarri zituen gogora Goienak hamar urtera egindako erreportaje berezi honetan.