Azaroaren 11rako deitu dute greba orokorra euskal sindikatuek ere

Mirari Altube Arrese

LABek egindako manifestazio bat. (ARGAZKIA: LAB)

Azaroaren 11rako iragarri dute lanuztea Espainian zein Hego Euskal Herrian, etxebizitza eskubidearen alde. Izan ere, ELAk, LABek eta ESK-k bat egin dute Maizterren Sindikatuak proposatuta UGT eta CCOO sindikatuek zehaztutako datara. 

ELAk dagoeneko iragarri du greba egun horretarako deituko duela. Etxebizitzarekin negoziorik ez egiteko eta etxegabetzeak gelditzeko eskatuko dute eta putre-funtsei ezetz esateko baliatu.

LABek, ostera, data hori proposatuko dio bere Nazio Biltzarrari bihar, eguena. "Soldata eta etxebizitza duinak denontzat helburu, lantokiak itxi eta kaleak beteko ditugu", adierazi dute.

ESK sindikatua ere prest agertu da azaroaren 11an Hego Euskal Herrian greba orokorra martxan jartzeko. Bihar, eguena, Batzorde Nazionalak deialdia aztertuko duela adierazi dute. "ESKrentzat bizitza duin bat izateko ezinbestekoa da etxebizitza eskubidea bermatzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak