AP-1eko Aretxabaleta eta Arrasate arteko bypass-a datorren astera atzeratu dute

Koldo Zubia Salas

Bypass-a jarriko duten Arbizelaiko zubibidearen eta Gurutzetxikiko tunelaren arteko zatia.

Eguraldia dela eta, AP-1ean, Arrasate eta Aretxabaleta artean eta Eibarko noranzkoan aste honetarako aurreikusita zegoen bypass-a datorren astera atzeratu dute. Bidegik azaldu duenez, martitzeneko –urriaren 13– 07:00etatik, eguazteneko 23:00etara egingo dituzte lanok, Arbizelaiko zubibidearen eta Gurutzetxikiko tunelaren artean.

Zoladura berritzeko 2026-2027 kanpainaren barruan, asfaltatze lanak egiten aritu dira Gurutzetxikiko tunelaren eta Arbizelaiko zubibidearen artean. Esku-hartze hauen baitan, bihar eguaztenetik, ostegunera bypass-a jartzea aurreikusten zen, baina eguraldi aurreikuspenen ondorioz, lanak atzeratzea erabaki dute.

Ondorioz, urriaren 13tik 14ra egingo dituzte lanok, martitzeneko 07:00etatik, eguazteneko 23:00etara. Lanek irauten duten bitartean, Eibarko noranzkoan doan trafikoa Gasteizko noranzkoaren plataformatik desbideratuko dute, bypass baten bidez. Gainera, ezkerreko erreian itxierak egingo dituzte bi noranzkoetan, asteartean 01:00etik 06:00etara eta asteazkenetik ostegunerako gauean, 05:00ak arte. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak