Espainiako hauteskunde orokorretarako atzerako kontaketa hasi da

Eneko Azurmendi Barrena

Atzo, astelehena, iragarri zituen Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak hauteskunde orokorrak. Deialdia gaur publikatu dute Estatuko Aldizkari Ofizialean eta, era berean, gaur zabaldu dute posta bidezko botoa emateko eskaera egiteko epea. 

Honako hau da egutegia:

  • Urriak 16: Koalizioan aurkeztuko diren alderdiek hori hala izango dela komunikatzeko azken eguna.
  • Urriak 21: Hautagaitzak aurkezteko epearen hasiera.
  • Urriak 26: Hautagaitzak aurkezteko epearen amaiera. 
  • Urriak 28: Aurkeztutako hautagaitzak Estatuko Aldizkari Ofizialean publikatuko dituzte.
  • Urriak 30: Hauteskunde Batzordeek hautagaitzei buruzko balizko irregulartasunak aurkezteko azken eguna.
  • Azaroak 2: Hauteskunde Batzordeek hautagaitzak jakinaraziko dituzte. 
  • Azaroak 3: Jakinarazitako hautagaitzak Estatuko Aldizkari Ofizialean publikatuko dituzte.
  • Azaroak 5: Administrazioarekiko Auzietako epaitegian hautagaitzen jakinarazpenei helegiteak aurkezteko azken eguna.
  • Azaroak 7: Hautagaitzen jakinarazpenei jarritako helegiteei buruzko ebazpen judizialendako azken eguna.
  • Azaroak 9: Konstituzio Auzitegian hautagaitzei buruzko helegiteak aurkezteko azken eguna.
  • Azaroak 12: Konstituzio Auzitegiak hautagaitzei buruzko helegiteei buruz erabakitzeko azken eguna.
  • Azaroak 13: Hauteskunde-kanpainaren hasiera.
  • Azaroak 19: Posta bidezko botoa eskatzeko azken eguna. 
  • Azaroak 23: Hauteskundeei buruzko inkestak publikatzeko azken eguna.
  • Azaroak 25: Posta bidezko botoa emateko azken eguna.
  • Azaroak 27: 24:00etan, hauteskunde-kanpainaren amaiera.
  • Azaroak 28: Hausnarketa-eguna.
  • Azaroak 29: Hauteskunde eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak