Joan den egubakoitzetik askoren ahotan zegoena baieztatu du gaur, astelehena, Pedro Sanchezek, Espainiako Gobernuko presidenteak. Azaroaren 29ra aurreratuko ditu Espainiako hauteskunde orokorrak. Besteak beste, "gehiengo aurrerakoi zabalago" baten beharra aldarrikatu du.
Erabakiaren berri eman ostean, Ministroen Kontseilua 11:30ean bilduko da, hauteskundeak deitzeko dekretua onartzeko. Hurrengo pausoa izango da Felipe VI.a Espainiako erregeari jakinarazpen ofiziala egitea, hark kongresua eta senatua desegiteko agindu dezan.