Sari barik itzuli dira finaletik

Eneko Azurmendi Barrena

Asier Antia eta Andoni Ibarguren, Euskadiko eta Espainiako txapelketetan lortutako txapelekin, hurrenez hurren.

Espainiako patata-tortilla lehiaketako finalean egon dira Arrasateko Ezkiña tabernako Asier Antia eta Bilboko Txintxirri tabernako jabe den Andoni Ibarguren aramaioarra, baina ez dute irabazterik izan.

21 sukaldarik hartu zuten parte atzo, domeka, Espainiako patata-tortilla lehiaketako finalean. Tartean ziren Arrasateko Ezkiña tabernako Asier Antia eta Bilboko Txintxirri tabernako jabe den Andoni Ibarguren aramaioarra, baina ez dute irabazterik izan. Lehen saria La Teulada jatetxeak irabazi zuen (Elche); bigarrena, Madrilgo La Falda jatetxeak; eta hirugarrena, A Coruñako Caserio de Tion jatetxeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak