Prozesu horretan bazkideak jakinean izateko eta parte hartze sustatzeko, Errektore Kontseiluak urriaren 7an egingo du saio informatiboa, 18:00etan, Arrasateko Etxaluze eraikineko (Nafarroa Etorbidea / Hiribidea, 1) Axeri eta Solozar aretoetan. "Landutako Estatutu Sozialak eta sinatutako kontratuen aldaketa proposamenak azaldu eta justifikatuko ditugu, nahiz eta aztertutakoa ondoren e-mailez idatzita jasoko duzun".
Bileraren ondoren, bazkideek hamabost eguneko epea izango dute proposamen horien gainean iritziak, zuzenketak eta ordezko proposamenak Errektore Kontseiluari bidaltzeko. Azken horrek, iradokizun horiek bereganatu edo ordezko aukera bezala aurkeztu ahal izango lituzke urriaren 27rako deituko den ezohiko batzar orokorrean.