Leintz Bailarako Ekiolak batzar orokorra egingo du eguenean

Eneko Azurmendi Barrena 2026ko ekainaren 15a

Ekiolaren lehen batzar orokorra.

Arrasaten izango da, Kulturateko areto nagusian, 17:30ean hasita. Deialdia bazkideentzat da bakarrik da, nahiz eta hainbat gonbidatu ere deitu dituzten, besteak beste, Leintz bailarako udalbatzetako ordezkari batzuk.

Ekainaren 18an egingo du batzar orokorra Leintz Bailarako Ekiolak, eta honako hau izango da gai-zerrenda:

  1. Aktaren onespenerako bazkideak izendatzea.
  2. Aurreko aktaren onarpenaren informazioa.
  3. Kudeaketa soziala aztertzea eta 2025 ekitaldiko txostena eta urteko kontuak onartzea.
  4. 2025 ekitaldiko irabazi/galderen banaketa/egozketa.
  5. Ekonomi Erregimeneko Estatutu Xedapenak.
  6. 2026 ekitaldiko ezaugarri nagusiak.
  7. EHNERGIAn LBEkiolak parte hartzea aztertu eta erabaki.
  8. Galderak eta eskaerak.

Itzulpen zerbitzua egongo da. "Batzarra gazteleraz jarraitu ahal izateko, link bat sortuko da. Itzulpen zerbitzua gura duenak aurikularrak eraman beharko ditu etxetik", azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak