Promozioa abenduaren 16ra arte baino ez da egongo eskuragai. "Hau da, urtea bukatu arte kidetza doakoa izateko, nahikoa da 2027ko kuota ordaintzea; Goienakide berriari kide egiten denean kobratuko zaio 2027ko kuota", azaldu du Lara Garciak, Goienako marketing eta publizitate teknikariak.
Kidetzari dagokionez, hiru mota daude: Kidetza Digitala –38 euro urtean–; Kidetza Pertsonala –68 euro urtean–; eta Etxeko Kidetza –106 euro urtean–. Kide egiteko edo informazio gehiagorako, klikatu hemen.
Era berean, aplikazioa deskargatzeko dei egin du Garciak. "Aukeratzen duzun kidetza aukeratzen duzula, deskargatu Goiena aplikazioa zure mugikorrean, abantaila guztiak aprobetxatzeko", azaldu du. Horretarako aukera, hemen.
Informazio gehiagorako, idatzi goienakide@goiena.eus helbidera edo deitu 943 25 05 05 zenbakira.