Irailaren 19an Hazparnen egingo duten lehen saioan ariko da Peru Abarrategi

Eneko Azurmendi Barrena

Atzo, eguena, Azpeitian egin zuten hasiera-ekitaldia.

Ekaineko aurkezpenaren ostean, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren hasiera-ekitaldia egin dute asteon Azpeitiako Sanagustin kulturgunean, eta bertsolari, epaile, gai-jartzaile, antolatzaile eta bertsozaleak elkartu dira.

Bi debagoiendar ariko dira 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan: Peru Abarrategi aramaioarra eta Maider Arregi oñatiarra. Abarrategik, gainera, lehen saioan egin du bertsotan; irailaren 19an Hazparnen, hain zuzen –sarrerak, hemen–. Eki Mateorena, Maddi Ane Txoperena, Miren Artetxe, Unai Anda eta Xabat Galletebeitia izango ditu alboan aramaioarrak.

Maider Arregiren txanda, aldiz, Donapaleun izango da, urriaren 3an –sarrerak, hemen–. Harekin batera, Eneko Lazkoz, Iñaki Viñaspre, Oihana Iguaran, Saioa Alkaiza eta Sarai Robles izango dira oholtza gainean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak