Pozik jasotako sariarekin?
Noski! Oso pozik jaso dut saria. Azken finean, tokatzeko esperantza horrekin apuntatzen naiz zozketetan.
Normalean parte hartzen duzu Goienakideren zozketetan? Zertan?
Bai, egia esan zozketa guztietan hartzen dut parte.
Irabazi izan duzu aurretik beste sariren bat? Hala bada, zer?
Bai, ez da Goienakide izateagatik sari bat jasotzen dudan lehenengo aldia. Orain dela urte dexente Oñatiko Etxebarria jatetxean bazkari bat tokatu zitzaidan, eta beste behin ebook bat ere irabazi nuen.
Noiztik eta zergatik zara Goienakide?
Hasieratik naiz Goienakide, proiektua jaio zenetik.
Animatuko zenituzke debagoiendarrak Goienakide egitera? Zergatik?
Bai! Hemengo berriak ematen dituelako eta, gainera, euskaraz.