Neurrira egindako hiru kidetza mota daude aukeran, sariekin eta deskontuekin

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko maiatzaren 29a

Pertsonala, digitala edo familiarra izan daiteke Goiena eta PUNTUA aldizkariak jasotzeko kidetza. Bere ezaugarri propioak ditu bakoitzak, neurrira egindakoak, baina, edozein hautatuta ere, otordu onenak, zozketa berezietako sariak eta poltsikorako abantailak eskura ditzake kide egiten denak. Gainera, euskararen normalizazioa sustatzen laguntzen du, eta herrigintza aktibatzen. Debagoieneko euskal komunitatearen parte ere bada Goienakidea.

"Luxuzko sarrerekin ikusi genuen Realaren partidua"

Jokin Perez Ortiz de Zarate, Reala-betis partidurako sarreren irabazlea

Kirolari lotutako sarietan hartzen du parte Jokin Perez bergararrak. Hilaren hasieran, Realaren eta Betisen arteko partidua ikusteko sarrerak tokatu zitzaizkion: "Luxuzko sarrerak ziren. Anaia eta biok joan ginen. Taldeen aulkien atzean geunden, entrenatzaileak parean genituen... Gainera, partiduren aurretik jatekoa eta edatekoa eman ziguten. Ahaztezina".

 

"Gure sukaldea probatzeko aukera dute Goienakideek"

Iñaki Pildain Zenitagoya, Arrasateko Santa Ana hotela

Arrasateko Santa Ana hotelean otordua irabazteko aukera ere izaten dute Goienakideek, eta eskaintza hori emateaz harro dago Iñaki Pildain sukaldaria; hura ere Goienakide da: "PUNTUAk aukera ematen digu gure sukaldea erakusteko, eta bailarako jendearengana heltzeko bide erraza eta gertukoa da Goiena; eta herritarrek aukera dute gurera etortzeko".

 

"Ez nuen zalantzarik egin kidetza digitala egiteko"

Sirats Santakruz Elorza, Kidetza digitala

Kidetza digitala aukeratu duen Goienakideetako bat da Sirats Santakruz oñatiarra: "Ohituta nago telefono mugikorrean, tabletan zein ordenagailuan irakurtzera, eta horrenbeste paper ez edukitzeko edo pilatzeko aukera ezin hobea iruditu zitzaidan hau; ez nuen zalantzarik izan. Berriak, gainera, paperean baino lehenago jasotzen ditut".

 

"Etxekoon ohiturak asetzen ditu kidetza familiarrak"

Jon Ander Garitano Askasibar, Kidetza familiarra

Kidetza familiarrak etxean dituzten ohiturak asetzen dituela ikusita egin zuten horren alde Jon Ander Garitano bergararraren etxekoek: "Batzuk oso ondo moldatzen dira telefonoko aplikazioarekin, irakurtzeko zein zozketetan parte hartzeko. Beste batzuek, aldiz, nahiago dute horiek denak papera esku artean dutela egin. Aukera honek denon ohiturak asetzen ditu".

 

"Arrakasta handia du erregaien %2ko deskontuak"

Pello Urreta Zabalo, Arrasateko Avia gasolindegiko langilea

Depositua betetzea merkea ez den sasoi honetan, erregaian %2ko deskontua egiten diete Goienakideei Arrasateko Meca gasolindegian; hauxe dio Pello Urreta arrasatearrak: "Arrakasta handia duen eskaintza da; kide diren debagoiendar asko etortzen dira eta beste hainbat gasolindegian egin dira kide, mugikorra erabilita; lagundu izan diegu horretan".

 

HIRU KIDETZA MOTA

Zero kilometroko euskarazko informazioa jasotzen du, batetik, goienakideak eta Goiena eta Puntua aldizkariak egubakoitzero. Gainera, deskontuak eskuratzeko aukera dute hainbat komertzioetan eta zozketetan parte hartzeko ere bai, hilabete oro. Gainera, %30eko onura fiskala ere badute.

%50eko deskontua

Hiru kidetza mota daude eta bakoitzak ditu bere kuotak eta abantailak. Pertsonalak, esaterako, aurretik aipatutako abantaila guztiak jasoko ditu urtean 67 euro ordainduta; kidetza digitalak –37 euro– ere berdina, baina paperik ez; eta kidetza familiarra egiten duenak, –105 euro– euskarri bietan jasoko ditu produktu biak eta etxeko kide bakoitzak izan ditzake deskontuen eta zozketen onurak. Orain, gainera, irailera 15era bitartean, %50eko deskontua izango dute edozein kidetza egiten dutenek. Horretarako bideak dira: goiena.eus helbidea edo 943 25 05 05 telefono zenbakia. 

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak