Bazkideentzako aldizkaria, hasieratik

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko maiatzaren 29a

Goienaren Arrasateko egoitza nagusian aurkeztu zuten, bailarako ordezkari askorekin batera. (Argazkia: Imanol Soriano)

PUNTUA aldizkariaren lehen zenbakia 2015eko urtarrilaren 16an kaleratu zen; 500.a da esku artean duzuena. Goienako egoitza nagusian, Arrasaten, aurkeztu zuten, eta bailarako hainbat eragile eta erakundetako ordezkariak etorri ziren ekitaldira: udaletakoak, euskara elkarteetakoak, ikastetxeetakoak, diseinatzaileak, kazetariak eta herritarrak; gure komunitateko ordezkari asko. Goienaren egoitza bertatik bertara ezagutzeko bisita gidatua ere egin zuten.

Hamaika urteotan aldatzen joan da PUNTUA, jendartea bera eta debagoiendarrak aldatzen joan diren heinean. Hala ere, Goienakideendako egindako aldizkaria izaten jarraitzen du, baina paperean ez ezik, digitalean ere irakur daiteke. Zenbaki guztiak kontsulta daitezke www.goiena.eus webgunean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak