Pozik jasotako sariarekin?
Bai, oso pozik jaso dut saria. Beti izaten dut zozketaren bat irabazteko itxaropena.
Normalean parte hartzen duzu Goienakideren zozketetan? Zertan?
Astero hartzen dut parte zozketa denetan.
Irabazi izan duzu aurretik beste sariren bat? Hala bada, zer?
Urte asko daramatzat Goienakide izaten, eta ez da lehenengo aldia zozketa bat tokatzen zaidana. Kide naizenetik, bost sari inguru irabazi ditut: tableta, argazki-kamera, otordua, Realeko partidetarako sarrerak…
Noiztik eta zergatik zara Goienakide?
Hasieratik naiz Goienakide. Antzuolan euskara ikasten nenbilela egin nintzen kide, eta ordutik alabekin euskaraz ikasteko hartu nuen konpromisoari eutsi diot; izan ere, Goienakide izateari esker hizkuntza lantzen eta mantentzen dut.
Animatuko zenituzke debagoiendarrak Goienakide egitera? Zergatik?
Bai! Arrazoiak mila izan daitezke Goienakide izateko. Esaterako, euskara bultzatzeko eta hainbat abantaila dituelako animatuko nituzke debagoiendarrak Goienakide egitera.