Debagoienatik Zuberoara, maskaradez gozatzera

Txomin Madina Milikua 2026ko apirilaren 25a

25 Goienakide batu dira gaur Zuberoako Zalgize eta Mendikota herrietan aurtengo azken maskarada bertatik bertara jarraitzeko.

Goiena Komunikazio Taldeak eta Jardun, AED eta Loramendi euskara elkarteen ekimenez, 25 Goienakide Zuberoara abiatu dira gaur goizean goiz aurtengo azken maskarada bertatik bertara jarraitzeko.

Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteak izan dira aurtengo maskaradak antolatu eta berauetan parte hartu dutenak, eta gaurkoa lehenengo bietan burutu dute. Goizean Zalgizen eta mendikotan izan dira barrikadak, eta arratsaldeko saioa, aldiz, Mendikotak hartu du. Eta euskal giro ederrean murgilduta, Debagoieneko espedizioak interesez handiz jarraitu ditu biak ere. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak