Debagoieneko alkateak Cartujan izango dira

Hasier Larrea 2026ko apirilaren 17a

2024an ateratatako argazkia.

Realak Gipuzkoako 88 udalerrietako alkateak gonbidatu ditu partidua zuzen-zuzenean bizi ahal izateko, eta Debagoieneko zortzi alkate bertan izango dira.

Ostiral arratsaldean Noaingo aireportutik (Nafarroa) joango dira Gipuzkoako alkateak Sevillara, Realak antolatutako hegaldian. Hotelean atseden hartu, eta giro txuri-urdinean murgilduko dira zapatuan. Cartuja futbol-zelaian zuzenean ikusiko dute finala, eta hurrengo egunean, 12:00etan, itzulerako hegazkina hartuko dute. 

Dena den, izango da bestelako plan batekin joango denik. Oñatiko alkate Izaro Elorza Arregi, esaterako, etxekoekin joango da Sevillara. Cartuja barruan, gainerako alkateekin batera ikusiko du partidua, baina etxekoekin pasako ditu Sevillan egingo dituen gainerako orduak. Etxekoekin batera pasatzeko zuen antolatuta irteera aurretik, eta eurekin egingo du asteburua, Sevillan.

"Haserre" Aldundiarekin

Debagoieneko herrietan Aldundiak pantailarik jarriko ez duela eta, haserrea adierazi du, Debagoieneko alkateen izenean, Olatz Lezetak, Antzuolako alkateak: "Aldundiak, hasiera batean, hiru udalerritan jarriko zituela adierazi zuen –Tolosan, Zarautzen eta Zumarragan–. Eta, dirudienez, Aldundira deitu duten udalei ere lagunduko die orain pantailak jartzeko; denera, hamaika herri izango dira, baina Debagoieneko bakar bat ere ez. Ez dute ofizialki inon iragarri lagunduko zutenik, eta, beste behin, Debagoieneko herriak baztertuta geratu gara". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak