Nafarroako Albaitariak enpresarekin akordioa lortu du Deba Garaiko Baserritarren Elkarteak (Degabel). Akordio honen xedea da bazkide diren abeltzainen beharrak asetzea, albaitaritza zerbitzu azkar bat emanez. Akordioa lortu ostean, bi albaitari daude Gipuzkoa osoan Degabeleko bazkideen beharrak asetzeko, baina beharraren arabera gehiago izan daitezke etorkizunean.
Bazkidetza
Degabelen bazkide izan nahi duenak, Asegi aholkularitzara deitu beharko du: 944 01 94 85 (Maialen). Eta, bere NAN zenbakia, kontu korrontea eta baserrian dituen animali kopurua zehaztu beharko ditu.
Elkartetik adierazi dute, Gipuzkoako baserritar eta abeltzain guztiek dutela bazkide izateko aukera.