Kanpaina berriaren bitartez, Goienakide izatearen abantailak azpimarratu eta gogorarazi nahi ditu Goienak, Goienakide guztiek abantaila denei ahalik eta etekin handiena ateratzeko eta komunitateko kide ez direnek ere horien berri izateko.
Gainera, martxoan zehar, MECA gasolindegira gasolina bila joaten diren Goienakideendako zozketa berezia antolatu dute. Gasolindegiaren 50. urteurrena dela-eta, martxoaren 31ra arte Arrasateko MECAra gasolina bila joaten direnen artean, gasolina depositua betetzeko 50 euroko bonu bat zozkatuko dute.
Goienakide izatea da zero kilometroko euskarazko informazioa jasotzea, eta euskara babestea eta bultzatzea, eta gertutasuna da gure ezaugarri nagusienetakoa. Baina ez da hori bakarrik. Goienakide denak, Goiena eta Puntua aldizkariak ostiralero jasotzeaz gain, deskontuak eskuratzeko aukera izango du inguruko hainbat komertzio lokaletan.
Egin zaitez Goienakide. Eta jada Goienakide bazara, ez ahaztu eskuragarri dituzun abantailak aprobetxatzeaz! Eta gogoratu, abantailak aprobetxatzeko, ezinbestekoa izango da Goiena aplikazioa deskargatzea. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan, hurrengo bideen bitartez: Idatzi goienakide@goiena.eus helbidera edo deitu 943 250 505 zenbakira.