Elkarrizketak eta gaurkotasuna lotuta 'Berbagai' saioan

Gontzal Belategi Zubia 2026ko otsailaren 27a

Goiatz Arana 'Berbagai' saioa aurkezten.

Elkarrizketak ditu oinarri Berbagai saioak, eta gaurkotasunez betetako askotariko gaien inguruan sakontzeko aukera eskaintzen du. Martitzenetan emitituko da, 20:00etan eta 22:00etan.

Gaurkotasunari hainbat elkarrizketaren bidez helduko dio Goiatz Arana kazetariak Berbagai saioan. Ordu erdi iraungo du atal bakoitzak, eta martitzenetan ikusi ahalko da, 20:00etan eta 22:00etan.

Aurreko denboraldien bideari jarraituz, solasaldiak oinarri hartuta, askotariko gaien inguruan sakontzeko aukera izango dute ikus-entzuleek. Debagoieneko protagonistak jasotzeaz gain, bailaratik kanpoko elkarrizketatuak ere izango dira Goiena telebistako platoan, banaka zein binaka.

Lurralde Oreka Berdeko diputatu Xabier Arruti izango da martxoaren 3an emitituko den Berbagai saioko gonbidatua. Martxoaren 10ean, berriz, bi gonbidatu jasoko ditu Aranak platoan: Ane Elordi, Korrikako koordinatzaile nagusia; eta Maite Mendizabal, Debagoieneko koordinatzailea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak