Datuak abiapuntu izanda, agendaz kanpoko gaiak sakon jorratuta

Gontzal Belategi Zubia 2026ko otsailaren 27a

Txomin Madina, saioa aurkezten.

Agendaz kanpokoak izan arren, interes orokorreko gaiak jorratzen ditu Datuetatik tiraka saioak. Hilabetean behin emititzen da, eguenetan, 20:00etan eta 22:00etan. 100 urtetik gorako pertsonen gaia jorratuko du hurrengo atalak.

Datuek geroz eta presentzia handiagoa dute gizartean, baina, askotan, ez zaie behar bezala heltzen. Egoera horri buelta ematen dio Txomin Madina kazetariak aurkeztutako Datuetatik tiraka saioak. Hilabetean behin, eguenetan, 20:00etan eta 22:00etan emititzen da, eta, agendaz kanpokoak izan arren, interes orokorreko gaiak jorratzen ditu, datuak erdigunean jarrita.

Datuak ahalik eta modu argienean azaltzearekin batera, herritarren iritziek, gaiaren bueltako istorio pertsonalek eta adituen esanek osatzen dute saioa. Martxoaren 12an izango da hurrengo atala, eta 100 urtetik gorako pertsonen gaia jorratuko du, askotariko ertzak ukituaz: kopuruak, bizi-itxaropenaren inguruko datuak eta abar.

Rikardo Arregiko finalista Puntako saioa da Datuetatik tiraka, eta horren froga da Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietako finalista izan zela 2025. urtean. "Askotan, hotz eta urruneko jotzen ditugun datuak gertutasunez eta giza beroz janzten ditu emanaldi bakoitzak. Saio honen bitartez, geroz eta konplexuagoa eta datifikatuagoa den gizarte honek kazetaritzari egiten dion erronka itzelari erantzuten dio Goienak", azaldu zuen epaimahaiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak