Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bi urtero legez aurten Korrika Debagoieneko zazpi herritatik – Leintza Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Oñati, Bergara eta Antzuola– pasatuko da eta Goienak zuzeneko jarraipena egingo du, kilometroz kilometro.
Jarraipen berezia egingo zaio 24. Korrikari: euskararen aldeko lasterketa erraldoia zuzenean eskainiko dute, telebistan eta sarean, kilometroz kilometro. Martxoaren 28ko goizaldean iritsiko da aurten Korrika Debagoienera, Leintz Gatzagatik sartu eta Antzuolaraino, bailarako zazpi herri zeharkatuz.
Herriz herri, zuzeneko irudiak eta jarraipen berezia eskainiko ditu Goienak. Lasterketa iritsi aurretik eta ondoren ere, debagoiendarren bizipenak, ilusioa eta euskararen aldeko aldarriak jasoko ditu. Momentuko irudien eta komunitatearen ahotsaren eskutik, bi urtean behin dagoen hitzorduaren xehetasun guztiak kontatuko ditu.