'Ezkaratzean' sukaldaritza saioaren bigarren denboraldia, dastatzeko prest

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba 2026ko otsailaren 26a

Anne Otegi, Ezkaratzean sukaldaritza saioko aurkezlea.

Martxoaren 5ean estreinatuko da Bergarako Elikaeneak eta Goienak elkarlanean ekoitzitako telebista saioaren bigarren denboraldia; eguerdiko 14:00etan. 

Bergarako Elikaeneak eta Goienak elkarlanean ekoitzitako telebista saioa bueltan da, bigarren denboraldiarekin. Elikadura jasangarriaren aldeko bidea egiten jarraituko du aurten ere, sukaldaritza eta elkarrizketa uztartuz. Martxoaren 5ean 14:00etan estreinatuko da lehen saioa, eta ostegunero emitituko da handik aurrera. 

Anne Otegi sukaldariak gidatuko du saioa, eta Elikaeneako sukaldea –Oxirondo azokan kokatua– grabazio-set bihurtuko da, beste behin. Guztira hamar atal izango ditu denboraldiak, eta, atal bakoitzean, Otegik garaiko eta tokiko osagaiekin prestatutako errezeta bat kozinatuko du, gonbidatuarekin batera berbetan ari den bitartean.

Gonbidatu bat saioko 

Gonbidatuak, guztiak debagoiendarrak, elikadurarekin lotura duten profilak izango dira, eta, haien proiektuak gertutik ezagutzeaz gain, elikagaien inguruko xehetasunak, osasunari lotutako alderdiak eta landaketari buruzko informazioa ere landuko dituzte. Besteak beste, Irati Gardoki antzuolar nutrizionista eta dietista izango da gonbidatuetako bat, eta kirolariek nutrizioa zaintzearen garrantziaz ariko da.

Proiektuaren helburua argia da: kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko zubi-lana egitea, eta elikadura kontziente eta jasangarriaren aldeko mezua zabaltzea. Saioak Goiena telebistan emititu ondoren, ikusgai egongo dira nahieran, www.goiena.eus atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak