Hondakinen bereizte-ohiturak ezagutzeko ikerketa egingo du Mankomunitateak

Mirari Altube Arrese 2026ko otsailaren 10a

Ikerketa soziologiko bat abiaraziko du Debagoieneko Mankomunitateak herritarren hondakinen bereizte-ohituren gaineko informazioa biltzeko. Siadeco kooperatibak izango du horren ardura eta debagoiendarrei telefonoz deituko diete otsailaren 11n hasita. 

Ondo bereiztu eta hirukoa saskiratu! leloarekin sentsibilizazio kanpaina abiatu zuen Mankomunitateak urtarrilaren 29an, hondakinen bereizketa tasen emaitzak hobetzeko
helburuarekin. Orain, ildo beretik, ikerketa egingo du debagoiendarren ohiturak ezagutzeko.

Ikerketa horren lehen pausoa datuak biltzea izango da, eta horretarako, herritarrak animatu dituzte galdeketan parte hartzera; era berean, aldez aurretik eskerrak eman gura izan dizkiete horiei guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak