Txarli Garcia izan da urtarrileko sari nagusiaren irabazlea

Lara Garcia 2026ko otsailaren 6a

Txarli Garcia Goienako egoitzan saria jasotzen.

Aretxabaletako Goienakideak “oso pozik” jaso du irabaztea espero ez zuen ebook-a. Duela zazpi urte da Goienakide eta eguneroko eta gertuko informazioa jasotzeko zein proiektuan parte hartzeko, debagoiendarrak Goienakide egitera animatu ditu.

Pozik jasotako sariarekin?

Bai, oso pozik jaso dut saria. Eta egia esan ez nuen espero.

Normalean parte hartzen duzu Goienakideren zozketetan? Zertan?

Astero hartzen dut parte Goienakideentzako denetariko zozketetan.

Irabazi izan duzu aurretik beste sariren bat? Hala bada, zer?

Antzerki baterako sarrerak irabazi nituen behin.

Noiztik eta zergatik zara Goienakide?

Duela zazpi urte naiz Goienakide, gertuko informazioa jasotzeko aukera ematen didalako.

Animatuko zenituzke debagoiendarrak Goienakide egitera? Zergatik?

Bai, noski! Eguneroko eta gertuko informazioa jasotzeko eta proiektuan parte hartzeko animatuko nituzke debagoiendarrak Goienakide egitera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak