Danobatgroupek bere berrikuntzak erakutsiko ditu BIEMH azokan

Eki Letona Erretolatza 2026ko otsailaren 5a

Danobatgroup industria taldeak bere azken garapen teknologikoak aurkeztuko ditu 2026ko martxoaren 2tik 6ra Bilbon egingo den Makina-erremintaren Nazioarteko Biurtekoan (BIEMH). Taldea Bilbao Exhibition Centre-ko 1. pabiloiko C10 standean egongo da, Danobat eta Soraluce kooperatiben soluzio berriak erakutsiz.

Danobatek CGX artezteko makina berria aurkeztuko du. Makina horrek pieza handiak lantzeko gaitasuna du eta neurketak automatikoki egiteko sistema propioa dauka, zehaztasuna handitzeko eta lana errazteko. CGX artezteko makina zilindrikoa diseinu trinkoa eta pieza-ahalmen handia uztartzen dituen soluzio moldakorra da. 

Artezteko Makinak, MDM-100 neurketa-sistema integratzen du; Danobatek artezteko makina zilindriko trinkoetarako berez garatutako diametro anitzeko lehen neurketa-sistema automatikoa da.

Soralucek, berriz, FLP80 fresatzeko eta mandrinatzeko makina eramango du azokara. Tamaina handiko piezak mekanizatzeko diseinatuta dago, eta produktibitatea handitzeko eta ekoizpen prozesua hobetzeko teknologia aurreratuak ditu.

Talentuaren aldeko apustua

Teknologiaz gain, Danobatgroupek pertsonen eta talentuaren aldeko apustua ere egingo du BIEMHen. Testuinguru horretan, WORKinn enplegu azokan parte hartuko du, bere eredu kooperatiboa aurkeztu eta ingeniaritzako belaunaldi berriei fabrikazio aurreratuaren sektorearen errealitatea hurbiltzeko asmoz. Taldearen arabera, enpresa-ingurunearen eta mundu akademikoaren arteko lotura sendotzea funtsezkoa da etorkizuneko profil profesionalak erakartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak