Ander Zubizarreta Garcia izan da abenduko sari nagusiaren irabazlea

Lara Garcia 2026ko urtarrilaren 14a

Ander Zubizarreta Garcia Goienako egoitzan saria jasotzen.

Arrasateko Goienakideak ez zuen espero Errigorako saskia jasotzea. 2017tik da Goienakide eta tokiko euskarazko komunikabideak babestera eta bertako informazio eta gai interesgarriak irakurtzera bultzatu nahi ditu Debagoiendarrak.

Pozik jasotako sariarekin?

Bai, oso pozik jaso dut saskia. Ez nuen inola ere espero.

Normalean parte-hartzen duzu Goienakideren zozketetan? Zertan?

Batzuetan hartzen dut parte saskien, otorduen… zozketetan, gogoratzen naizenean. 

Irabazi izan duzu aurretik beste sariren bat? Hala bada, zer?

Ez dut inoiz irabazi bestelako saririk.

Noiztik eta zergatik zara Goienakide?

2017tik naiz Goienakide, tokiko euskarazko komunikabideei laguntzeko.

Animatuko zenituzke Debagoiendarrak Goienakide egitera? Zergatik?

Noski animatuko nituzkeela Debagoiendarrak Goienakide egitera, izan ere, bertako informazioa eta gai interesgarriak irakurtzeko aukera ematen digulako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak