Korrika batzordeak sortzeko lehen batzarrak egingo dira egunotan

Eki Letona Erretolatza 2026ko urtarrilaren 7a

24. Korrikak Atharratzetik Bilbora bidea egingo du martxoaren 19tik 29ra. Debagoienean egunotan hasiko dira urratsak egiten, Korrika batzordeak sortzeko lehen batzarrak egingo baitituzte egunotan.

Herriko eragileak eta erakundetako ordezkariak gonbidatu dituzte parte hartzera, baita herritarrak ere, eta hala, nondik norako guztiak ezagutzeko eta herrietan antola daitezkeen ekitaldiak proposatzeko. Hona hemen deialdiak:

  • Aretxabaleta, udaletxe zaharrean: 2026-01-12, 18:00etan.
  • Arrasate, Kulturaten, Loramendi gelan: 2026-01-13, 18:00etan.
  • Aramaio, kultur etxean, 1. solairuan: 2026-01-13, 19:00etan.
  • Antzuola, Olarango bigarren solairuan: 2026-01-14, 18:00etan.
  • Bergara, Irizar jauregiko goiko aretoan: 2026-01-19, 17:30ean.
  • Elgeta, udaletxeko osoko bilkuren aretoan: 2026-01-20, 18:30ean.
  • Oñati, Kultur-etxeko bilera gela: 2026-01-26, 17:30ean.
  • Eskoriatza, Kultur etxeko 1. solairuan: 2026-01-27, 18:00etan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak