Pozik jasotako opariarekin?
Bai, oso pozik jaso dugu oparia. Oso saski ederra da, benetan gustukoa izan dugu.
Espero zenuten?
Jende askok parte hartzen zuela uste nuen, beraz, ez genuen espero guri tokatzea.
Normalean parte hartzen duzue Goienakide zozketetan? Zertan?
Bai, normalean parte hartzen dugu zozketatan, denetariko zozketetan.
Irabazi izan duzue aurretik beste sariren bat? Hala bada, zer?
Ez, ez dugu aurretik beste saririk irabazi. Lehenengo aldia da.
Noiztik eta zergatik zarete Goienakide?
Orain dela urteak egin ginen etxean Goienakide, bailarako hedabidea delako eta gertuko informazioa eskaintzen duelako.
Animatuko zenituzke debagoiendarrak Goienakide egitera? Zergatik?
Bai, noski. Animatuko nituzke debagoiendarrak Goienakide egitera, izan ere, kide izateak aukera ematen du bailarako berri asko gertutik ezagutzeko eta Puntua-rekin gai interesgarri askoren berri izateko.