Errekonozimendua Bizi Hadi taldeari

Xabier Urtzelai 2025eko abenduaren 3a

Atzo, martitzena, jaso zuen Bizi Hadi taldeak Gipuzkoako Triatloi Federazioaren, Afedegi Kirol Federazioen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik errekonozimendu publikoa. Aquariumean egindako ekitaldian urritasun funtzional eta psikikoaren alde egiten duten lana aitortu zieten.

"Talde osoaren lanaren errekonozimendua da hau, lanean jarraitzeko gogoa ematen duen errekonozimendu horietakoa. Taldekide guztiak gara honen errudun, eta taldetik denei eman nahi dizkiegu eskerrak", adierazi du Bizi Hadi taldeko ordezkari Aitor Rementeriak. 

Urtebete taldea sortu zutela

Hain zuzen, orain bete da urtebete Bizi Hadi taldea Oñatin aurkeztu zutela. Orduan zera nabarmendu zuen Rementeriak. "Desgaitasun ezberdinak ditugun pertsonentzat, edonorentzat, ateak zabalik dituen taldea da Bizi Hadi, guztiok dugulako desgaitasunen bat. Baina, batez ere, desgaitasun fisiko edo psikikoak dituztenei laguntzera bideratutako taldea da". Bada, poliki-poliki talde hori badabil ikusgarritasuna lortzen, eta helburuak betetzen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak