Pasa den astean Gipuzkoako hainbat suhiltzailek elkarretaratzea egin zuten Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean, eta gaur Zubillagako suhiltzaileak izan dira aferari heldu diotenak. Kezkatuta azaldu da Mikel Larrañaga suhiltzailea, "euskarazko profilik gabeko 23 plaza ateratzeak mugarri arriskutsu bat" ezarriko duela argudiatu du.
Garbi azaldu dute jendaurreko zerbitzua eta barne komunikazioa euskaraz egiten jarraitu gura dutela, orain arte egin duten bezala. "Izan ere, bailara mailan, erakutsi dugu gai garela orain arte euskararen alde egindako bidean jendeari euskarazko zerbitzu bat eskaintzeko", dio Larrañagak.
Horrekin batera, gehitu dute "Aldundiari bultza egiten" jarraituko dutela, erabakia alda dezan: "Azken finean, euskaraz funtzionatzen duen zerbitzuak euskarazkoa izaten jarraitzeko".