Lurrama azokaren zuzeneko emanaldian parte hartuko du Goienak, elkarlanean

Goiena 2025eko azaroaren 6a

Azaroaren 9an egingo den Lurrama tokiko laborantza herrikoi eta solidarioa sustatzeko azoka izango da Miarritzeko Irati erakustazokan, eta Euskal Herriko hainbat hedabidek, elkarlanean, zuzeneko emankizuna eskainiko dute.

20. edizioa ospatuko du aurten Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) antolatzen duen azokak, Bihar ere laborari lelopean. Erreleboaz eta Euskal Herriko laborantzaren etorkizunaz hausnartuko dute, besteak beste, antolatutako hitzaldietan.

Aurtengo herrialde gonbidatua Euskal Herria da, eta lehen aldiz Euskal Herriko zazpi probintziatako laborarien topagunea izango da. Horregatik zazpi hedabide elkarlanean arituko dira zuzeneko saio berezi bat eskaintzeko: Goiena, Hamaika, Kanaldude, Aiurri, Anboto, Oizmendi telebista eta Goierri telebista. Zuzeneko giroaren berri emateaz gain, Euskal Herriko tokiko telebistekin elkarlanean hainbat erreportaje eskainiko dira Euskal Herriko laborantzaren egoeraren irudia osatu asmoz.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak