Hainbat langilek egin dute bat Gazako genozidioa salatzeko lanuzteekin

Mirari Altube Arrese 2025eko urriaren 15a

Debagoienean ere ari da nabaritzen sindikatuek deitutako lanuztearen eragina. Udal zerbitzu askok eten egin dituzte euren jardunak, industrian ere igarri da eragina eta ostalaritza eta zerbitzuetan ere bai. Ikastetxeek egun osoko greba deia dute eta horrekin bat egin dute hainbatek, Arizmendi, Aranzadi eta Txantxiku ikastolek eta Oñatiko Urgain, Eskoriatzako Luis Ezeiza eta Bergarako Ipintza institutuak, esaterako.

Industrian, ostalaritzan eta zerbitzuetan egin dituzten lanuzteez gain, Oñatin eta Arrasaten mobilizazioak deitu dituzte eguerdirako. Oñatin jendetza batu da, Foruen plazatik abiatuta egiten ari diren manifestazioan Genozidioarekin negoziorik ez lelopean, Oñati Palestinarekin taldeak deituta. Ikamak, berriz, elkarretaratzeak deitu ditu Arrasaten, Bergaran eta Oñatin, Genozidioa gelditu. Ikasleok Palestinarekin leloarekin. 

Iluntzeko mobilizazioak

Iluntzean Debagoieneko herri gehienetan izango dira mobilizazioak, 19:30ean, Gernika Palestina herri ekimenak deituta: Arrasaten eta Bergaran manifestazioak egingo dituzte; Antzuolan eta Aramaion, elkarretaratzeak; eta Oñatin, Aretxabaletan eta Eskoriatzan burrunbadak. Guztiak izango dira udaletxeen aurrean –Aretxabaletan izan ezik, Mitarte kalean egingo dute–.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak